|
Gelatinaren ordezkoa. Gelatina abereen (txahala, txerria...) hondakinetatik ateratzen da. Haragi- edo arrain-proteinen alergikoek, beraz, algetatik ateratzen den produktua erabil dezakete proteinon ordez: agar-agar.
Agar-agar gelatina naturala da, itsas alga batzuetatik ateratzen dena eta ohizko gelatinaren (abereen hondakinetatik ateratzen dena eta haragi- edo arrain-proteinen alergikoentzat egoki ez direnak) ordez erabili ohi dena. Maluta lehorretan edo hauts mehean saltzen da. Gelatina osasungarria eta suabea da, eta kaltzio eta burdin ugari du. Zapore neutroa du, eta denda espezializatuetan saltzen da. Hauek egiteko erabili ohi da: - loditzeko, ohizko gelatina bezala. - budinetan eta antzekoetan arrautzen ordezko izateko. - kaloria gutxiko marmeladen osagai.
ERABILTZEKO GOMENDIOAK
- Erabiltzerakoan, bete ontzikian esandakoa, baina 2 gr.-ko ontzikiak neurri estandarra dira 4 lagunentzako errezeta tipikoak prestatzeko. Esaterako, fruta-budin arina prestatu nahi baduzu, hauxe da neurria: 1/2 litro fruta-pure eta 2 gr agar-agar. Plater trinkoa nahi baduzu, esate baterako, barazki-budina, bikoitza jarriko da, hau da, 1/2 litro barazkiko, 4 gr. agar-agar. - Pikorrik egon ez dadin, hautsa likido hotzetan urtuko da, eta arin urtuko da. Bero dagoen prestakinik erabiltzen bada, gutxika gehituko diogu, eragiten utzi gabe, edo, maizenarekin egiten duguna egingo dugu, hau da, agar-agar ur hotzeko kikara bat ur hotzetan urtzea; berotzen ari diren osagaiei gehituko diegu gero. - 2 edo 3 minututan irakingo du. Ez da gertatzen ohizko gelatinarekin gertatzen dena, hots, nahasi bezain agudo kentzen dela. Budin bat hoztean ez bada ongi gatzatzen, nahiko irakin ez dela esan nahi du. Nahasi eta gero, beraz, nahiko irakiten utzi beharko da. Horra hor beste trikimailu bat: erabiliko dugun moldea olioztatzea, agar-agar itsatsi ez dadin, eta gero, ertzetik galtzorratza igarotzea. - Azukre gutxiko marmelada lortzeko, azukre-kantitate erdia, edo herena, jarriko da, hilabete askoz kontserbatuko ez bada, eta ohizko marmeladarekin bezala egingo da. Ez da berdin lodituko, askoz arinago geratzen baita. 2 gr agar-agar urtuko da marmelada gramo erdi bakoitzeko ur hotzetan, eta egosten bukatzean, marmelada botako zaio, eta irakiten utziko da. Hoztu arte itxarongo da. Berehala jan daiteke edo potoetan kontserba daiteke.
|