|
Esnearen ordezkoak, edateko eta janaria prestatzeko
Bakarrik edo kakaorekin, kafearekin edo biberoian edan ohi dugun esnearen ordez, onartzen den hidrolizatua edo edari begetalak, hala nola, soja-, arroz-, garagar- edo almendra-edariak hartuko dira. Almendra fruitu lehorra da eta ez da elikagai-alergiko baten dietan sartu behar 5 urte bete arte eta beti alergologo batek gainbegiraturik.
Edari begetalekin edo salda begetalarekin bexamela presta dezakegu. Esnekien (esne-gaina, margarina, izozkia, gazta, postreak...) ordezkoak.
ESNE-GAINA
Merkatuan sojazko esne-gain begetalak daude janariak prestatzeko. Haietako batzuk, gainera, harrotu daitezke, pastelak apaintzeko, marrubiekin jateko... Denda espezializatuetan saltzen dituzte (begetarianoak, dietetikak...). Horra hor etxeko esne-gaina: nahasi tofua, oliba-olioa eta ur koilarakada bat. “Esne-gainezko krema garratza” prestatzeko, gehitu limoi-zukua. GURINA / MARGARINA
Behiaren esnearen alergikoentzat, margarinak begetala bakarrik izan beharko du. Adi-adi egon beharko dira margarinen etiketatuarekin, etiketatuan adierazten ez badu ere, esnearen gazura izaten baitute. Lekaleen alergikoek, margarinak kakahuete edo soja-hondarrik ez duen egiaztatu beharko dute – ohiz erabili dira margarinak egiteko. Ez da komenigarria produktu hau gehiegi hartzea (errezeta guztiak oliba-olioarekin presta daitezke). Erabili bakarrik pastelak egiteko. Ziurra bada ere, koipe-nahasketa izaten da (koko-, palmondo-, ekilore-koipeak). GAZTA, POSTREAK, JOGURTAK, IZOZKIAK
Dietetika-dendetan eta supermerkatu handienetan, soja-jakiak aurkituko dituzue, esnekiekin edo arrautza-jakiekin egiten diren postreen ordezko bikainak direnak: tofua, soja-jogurtak, soja-postreak...
|