Arrautzarik gabeko arrautzeztatuak

- Murgilduko dugu jakia tenpura-irin bereziz egindako ore batean, esaterako, Santa Rita markakoan, edo arrautzarik gabe arrautzeztatzeko irin bereziz egindakoan, esatera  baterako, Yolanda markakoan (bi markok, El Corte Inglésen aurkituko dituzue,  besteak beste), baina oso ur hotzekin nahastuko da.  Gero, nahi badugu, ogi birrinduan jarriko dugu, eta arrautza balu bezala frijituko dugu. Karraskatua egongo da jakia, ez da oretsu egongo eta ahogozo ederra izango du.


- Jarriko dugu laranja-zukuan jakia, eta ordu erdiz utziko dugu; gero, ogi birrinduan jarri eta frijituko dugu.

- Ura eta galirina nahastuko ditugu erdiz erdi; gero, jakia nahasketan sartuko dugu eta, jarraian, ogi birrinduan.

- Azkenik, nahi badugu, garbantzu-irina erabiliko dugu (dietetika-dendetan, salgai). Ura eta garbantzu-irina nahastuko ditugu, orea loditu arte, jakia bertan sartuko dugu eta jarraian, ogi birrinduan.