|
Zerealak jateko bestelako modua: kuskusa.
Gari-semola gogorra da kuskusa, ale-forman nahasia, landua eta bahetua. Alearen azken tamaina, mehea, ertaina edo lodia izan daiteke, eta findua edo osokoa izan daiteke. Olo perlatuzko, artozko eta artatxikizko kuskusa ere dago.
Karbohidrato- eta zuntz-maila handiak ditu, eta koipe gutxi. B eta E taldeko bitaminak ditu, baita mineralak ere, hala nola, magnesioa, zinka, selenioa eta burdina.
Ederki bateratzen da edonolako barazkiekin, lekaleekin, tofusitanarekin... eta hotz (entsalada) edo bero jan daiteke, edo beste plater batzuen osagarri gisa. OINARRIZKO ERREZETA
Eltze baxua beharko da, estalki hermetikoarekin, eta salda (ur gazia, begetala edo espeziekin) prestatzeko kazola ere. Likido eta kuskusaren arteko proportzioa hauxe da, gutxi gorabehera: - Kuskus normala: kuskus-anoa (70 gr) neurri eta erdi salda bana. - Osoko kuskusa: kuskus-anoa (70 gr) neurri salda bina. Edonola ere, fabrikatzaileak esandakoa bete.
1- Kuskusa eltze batean txigortuko dugu. Apur bat txigortua dagoenean, salda irakinetan egingo da; sua itzali da eta hamar minutuz estaliko da. 2- Zereala zurezko koilara batez edo eskuaz landuko dugu, pikorra desegin arte. 3- Nahi diren osagaiak sartuko dira.
|