Asmaren prebalentzia, handiagoa herrialde industrializatuetan.

Herrialde industrializatuetan sentsibilizazio alergikoak dituzten umeek, ezaugarri bereko herrialde pobreetako umeek baino aukera gehiago dute asma izateko. Hala jakinarazi du behintzat nazioarteko ikertzaile-talde batek egindako ikerlan batek.

 

Herrialde baten garapen ekonomikoa asmaren sintomen eta sentsibilizazio alergikoaren indizeekin lotu dituen lehen azterlana izan da. Ikerlan horren datuek, zeharkako ikerketa multizentriko baten ikerlana dute oinarri, hain zuzen, haurtzaroko Asma eta Alergiari buruzko Nazioarteko Ikerketaren (Isaac) bigarren fasean parte hartu zuten zortzi eta hamabi urte arteko umeei egin zitzaiena. Ikerlan horren emaitzak, Journal of Respiratory and Critical Care Medicine

"Sentsibilizazio atopikoa, haurtzaroko asmarekin lotu da betidanik", azaldu du Gudrun Weinmayr alemaniarrak,  Ulm (Alemania) hiriko Unibertsitateko Epidemiologia Institutukoak. Orduan, sentsibilizazioen, eta asmaren sintoma alergikoen aldaketa-maila zehaztu zen, emaitzen jatorri-herriaren biztanle bakoitzeko errentaren arabera.

Egungo arnasestuaren (asmaren adierazlea) eta azaleko ziztadaren sentsibilizazioaren  (erreakzio alergikoaren adierazlea) arteko asoziazioa handiagoa zen herrialde industrializatu guztietan, eta askoz txikiagoa, industrializazio gutxikoetan. Hitz batez, herrialde industrializatuetan sentsibilizazio alergikoekin bizi ziren umeek, sentsibilizazio gabeko beren kontrako alderdiek baino lau aldiz aukera gehiago zuten asma izateko. Industrializatu gabeko herrialdeetan, berriz, erantzun alergikodun umeek, sentsibilizazio gabeko beren kontrako alderdiek baino 2,2 aldiz aukera gehiago zuten asma izateko.
aldizkariaren azken zenbakian argitaratu dira.