|
Elikagaiekiko alergia eta polenarekiko sentsibilizazioa maila berean hazten dira. Valentzia, 2006ko urriak 28 (mpg/azprensa.com) Nazio industrializatuetan zenbait elikagaiekiko alergia dutenen kopuruak hazkunde nabarmena izan du. Elikagaiekiko alergiak eta polenarekiko alergiak progresio berdina izan dute, lehenengoa polen batzuekiko sentsibilizazioarekin zuzenean erlazionatua baitago. Larrialdietako zerbitzuetan gertatzen diren anafilaxiak eragindako osasun-laguntza kausarik ohizkoena elikagaiekiko alergia da. Valentzian ospatu eta gaur amaituko den XXV. Alergologia eta Inmunologia Kliniko Elkarte Espainiarraren (AIKEE) Biltzarrean aurkeztu diren datuetatik ondorioztatzen da aurrekoa.
Castelloko Ospitale Orokorreko Alergologia Saileko buru den Tamiz Malek-ek adierazi zuenez, polenarekiko alergia eta pertsona batzuek pairatzen duten elikagaiekiko alergiaren artean erreakzio gurutzatu bat dago, bi erreakzioek alergeno berdin batzuk baitituzte. Izan ere, polenarekiko hamar alergikoetatik seik sintoma sekundarioak aurkeztu ditzakete alergia hauekin erlazionatutako elikagaiak irentsi ondoren.
Datu hauek direla eta, AIKEEk Vegetalia sarea eratu du Karlos III Institutuaren laguntzaz. Sare honek gure herrialdean jatorri begetala duten jakiekiko alergiaren ikerketari zuzendua dago. Jatorri begetala duten elikagaiak, fruitu lehorrak, frutak, edota barazkiak esaterako, elikagaiekiko alergiaren lehendabiziko jatorria dira nerabe eta helduen artean. Jiménez Díaz Fundazioko alergologoa eta organismo berri honen koordinatzaile den Javier Cuestak azaldu zuen bezala, Vegetaliaren helburu nagusia alergia honekin sarri erlazionaturik dauden elikagaiak biltzen dituen databasea sortzea da. Halaber, diagnosi-metodoen hobekuntza eta estandarizazioa bilatu nahi da, eta fruta eta polenaren alergiaren arteko erlazioa ikertuko da.
|
|
|