[ euskara ] [ castellano ]
Nortzuk Gara |  Alergia |  Elkartu gurekin |  Errezetak |  Berriak |  Dokumentoak |  Irudiak |  Estekak |  Berri taldea |  Harremana


 Berriak
 Jarduerak

Berriak

 

Alergiaren Munduko Erakundeak  (WAO) abenduaren 4an ospatzen du Alergiaren Munduko Eguna.

ALERGIAren MUNDUKO EGUNA Alergiaren Munduko Erakundeak  (WAO- World Allergy Organization) antolatu ohi du, Arnas Eritasun Kronikoen kontrako Itun Globalarekin (GARD-Global Alliance Against Chronic Respiratory Diseases) batera, arnas eritasun alergiko kronikoei buruz gehiago jakiteko. (+info)

Dermatitis atopikoak gutxi gorabehera haurren ehuneko 18ari erasaten dio.
Alergologiaren eta Inmunologiaren Amerikako Akademiak dermatitis atopikoa sendatzeko tratamendu egokia sintomak arintzean eta larruazaleko hanturak arintzean datzala nabarmendu du.
Dermatitis atopikoak gutxi gorabehera Espainiako haurren ehuneko 18ari erasaten dio. Azken 30 urteetan prebalentziak gora egin duela ikus dezakegu. (+info)

Asma, “gure garaiko benetako epidemia”

Granadan egin zen Nuevos caminos en el tratamiento del Asma bilera dela eta, Azprensa egunkariak Francisco González-Vargas doktorea elkarrizketatu du.  González-Vargas doktorea Granadako Virgen de las Nieves Ospitaleko Neumologiako Kanpo-kontsultetako Atalburua da, eta arlo honetako berrikuntza guztiak azaldu dizkigu. (+info)

Asmaren prebalentzia, handiagoa herrialde industrializatuetan.
Herrialde industrializatuetan sentsibilizazio alergikoak dituzten umeek, ezaugarri bereko herrialde pobreetako umeek baino aukera gehiago dute asma izateko. Hala jakinarazi du behintzat nazioarteko ikertzaile-talde batek egindako ikerlan batek
. (+info)

Maiatza hilabete txarra izango da polenari alergia diotenentzat Populazioaren ehuneko 15ak alergia dio polenari. (+info)

Farmazialarien Elkargoak alergikoei nork bere kabuz sendagairik ez hartzea gomendatzen die.

Farmazialarien Elkargoetako Kontseilu Nagusiko departamentu teknikoko buru den Santiago Cuellar-ek esan duen bezala “nork bere kabuz sendagaiak hartzeko joera daukate” alergiak jasaten dituzten pazienteek, eta joera honek zenbait arrisku dakartzala ere ohartarazi du, “beste tratamenduekin izan daitezkeen elkarreraginak” direla eta. (+info)

Elikadurengatiko alergiak ohikoenak haurren gaixotasun alergikoen artean

“Alergia pediatrikoen kasuetan oso zaila da prebentzioari buruz hitz egitea, ingurugiro faktoreak alergia koadroen garapenean gero eta paper erabakigarriagoa jokatzen badute ere, jatorri genetikoa ere erabakigarria baita” AEPtik adierazten den bezalar. (+info)

Arrautzagatiko alergia arintzeko arrakasta esperimentala

Ikerketa pilotu baten egiaztatu da arrautzagatiko alergikoak ziren haurrak beren alergia gainditzea lortu zutela gero eta arrautza kopuru handiagoa jatean oinarritzen den prozesu gradual bati esker. (+info)

kerketak iraun zituen bi urteetan egunero arrautza zeukaten produktuen dosi bat jan zuten partehartzaileak euren gorputzetan erresistentzia bat sortzeko gauza izan ziren, hauen gehiengoak arrautza jatea lortu zuen neurriraino.. (+info)

MOKak paziente-elkarteekin bateratutako jarduera-linea bat ezarriko du.

Mediku Organizazio Kolegialak (MOK) pasa den larunbatean ospatu zuen osoko bilkuran paziente-elkarteekin bateratutako jarduera-linea bat ezartzea onartu du. Horrela, errekurtsoak optimizatu eta pazienteak eta medikuak bateratzen dituen helburu bat lortu nahi da: Osasuna hobetzea.   Jarduera-linea hau Probintzia Elkargoetara eta Kontseilu Autonomikoetara luzatuko da. Hau adierazi dio El Médico Interactivori instituzioaren lehendakariorde den Jesús Aguirrek. (+info)

Anisakisari buruzko informazioa daukan web-orria erabiltzaileen esku

Andaluziako Juntak sortutako www.juntadeandalucia.com web-orrian erabiltzaileak anisakisari buruzko informazioa eta hau saihesteko informazioa eskuratu ahal du. Arraina izoztu edo egosteko metodo ezberdinak eta Osasun Ministerioak hartutako neurrien zergatia azaltzen dira bertan. (+info)

Ekainaren 16an eta 18an alergiadunei buruzko azoka izango da Londresen.

Redwood-en web orrian daude salgai sarrera-txartelak. Hauxe dio iragarkiak: (+info)

Espainiako haurren elikaduragatiko alergiak bikoiztu egin dira 15 urtetan.

06/05/25 CanalSur telebistako albistegian
Nutrizio Pediatrikoko Espainiako Elkarteak aditzera eman du gaur datua, hain zuzen ere, Sevillako hamairugarren Biltzarrean. Espezialisten arabera, baliteke infekzio-gutxitzea izatea alergia-handitzearen kausa. (+info)

Immunitas Vera, Asociació d'Al-lèrgics Alimentaris i al Látex de Catalunya, elkarteak badu web orrialde berria

Immunitas Vera, Asociació d'Al-lèrgics Alimentaris i al Làtex de Catalunya, elkarteak bere web orrialde berria aurkeztu du. Oinarrizko tresna du weba, bere helburu nagusiak, hots, elkarlaguntza eta zabalkundea,  erdiestearren. (+info)

Jarraibide berriak, osasun-profesionalek esneagatiko alergiari buruz nahasketarik izan ez dezaten

PARIS, September 21 /PRNewswire/ -- Nazioarteko lantalde bat elkartu da gaur Parisen, behi-esnearen proteinengatiko alergia (CMPA) umeengan diagnostikatu eta tratatzeko jarraibide berriak ezartzeko. (+info)

Gaixo alergikoek sarriago jasaten dituzte loaren desorekak

“Assistance Publique Hôpitaux de Paris”-eko (Frantzia) Damien Léger doktoreak zuzentzen duen ikerketa taldeak “Archives of Internal Medicine” aldizkarian ezagutzera ematen duen arabera, errinitis alergikoa, belar onduaren sukarrak eragiten duenaren bezalakoa, eta beste zenbait alergia dauzkaten gaixoek loak hartzeko arazo gehiago dituzte, eta alergiarik ez duten pertsonen alboan  desoreka gehiago jasaten dituzte. (+info)

Kefirraren propietate sendagarriak elikagai alergietan

Kefirraren kontsumoak arrautza-zuringoaren aurkako erantzun alergikoa gutxitu eta erreakzio alergikoak saihesteko erabili ahalko litzatekeela uste dute Taiwanen egin eta “Journal of the Science of Food and Agriculture” aldizkarian argitaratu den ikerketa baten arabera. (+info)

Azken 13 urteetan etorkinek pairatzen dituzten alergia kasuak areagotu dira.

Etorkinek pairatzen dituzten alergia kasuak nabarmenki areagotu dira Espainian azken 13 urteetan. Estatura iritsi eta bizpahiru urtetara agertzen da gaitz hau, gehienbat aire-kutsadurak eta jatorrizko herrialdean ez zegoen alergenoekin kontaktuan. jartzeak eraginda. (+info)

Elikagaiekiko alergia eta polenarekiko sentsibilizazioa maila berean hazten dira

Nazio industrializatuetan zenbait elikagaiekiko alergia dutenen kopuruak hazkunde nabarmena izan du. Elikagaiekiko alergiak eta polenarekiko alergiak progresio berdina izan dute, lehenengoa polen batzuekiko sentsibilizazioarekin zuzenean erlazionatua baitago.  Larrialdietako zerbitzuetan gertatzen diren anafilaxiak eragindako osasun-laguntza kausarik ohizkoena elikagaiekiko alergia da. (+info)


Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren diru-laguntzaz egindako web orria | lege oharra