Kefirraren propietate sendagarriak elikagai alergietan

Kefirraren kontsumoak arrautza-zuringoaren aurkako erantzun alergikoa gutxitu eta erreakzio alergikoak saihesteko erabili ahalko litzatekeela uste dute Taiwanen egin eta “Journal of the Science of Food and Agriculture” aldizkarian argitaratu den ikerketa baten arabera.

Kefirra bakterio probiotiko eta orantzak erabiliz legamiatutako esneki bat da, eta gehienbat Lactobacillus acidophilus eta Saccharomyces Kefir-ekin eginak. Esnea mikroorganismo hauekin legamiatu ondorengo edaria arinki alkoholikoa da (%1a) eta heste-flora birsortzeko propietatea duela uste da.

Kefirra Kaukasoko nazioetako edari tipikoa da eta orokorrean etxean prestatzen da, eta oraingoz ez da Kefirraren ekoizpen industrialik existitzen.

Ikerketa honek ezagutzera eman duenez, soja-esnea aipaturiko mikroorganismoekin legamiatuz ere egin daiteke Kefirra, eta kasu honetan ere alergien aurkako propietate berberak ditu.

Ikertzaileen ustetan, Kefirrak elikagai-alergiak saihestu eta patogenoek eragindako infekzioen aurrean hesteetako muki-mintzaren erresistentzia hobetzen dituzten konposatuen artean etorkizun oparoa dauka.

http://www.soci.org/SCI/pressoffice/2006/html/pr347.jsp