|
Azken 13 urteetan etorkinek pairatzen dituzten alergia kasuak areagotu dira.
EFE/ Valencia Etorkinek pairatzen dituzten alergia kasuak nabarmenki areagotu dira Espainian azken 13 urteetan. Estatura iritsi eta bizpahiru urtetara agertzen da gaitz hau, gehienbat aire-kutsadurak eta jatorrizko herrialdean ez zegoen alergenoekin kontaktuan jartzeak eraginda. Hau da atzo Alergologia eta Immunologia Kliniko Elkarte Espainiarraren (AIKEEren) buru den Tomás Chivato doktoreak Valentzian aurkeztutako Alergologia 2005 txostenaren ondorioetariko bat. Erakunde honek larunbat arte hogeita bosgarren Biltzar Nazionala ospatzen du Valentzian.
Ikerlanak, 1992az geroztik ezaugarri hauekin egiten den bigarrena, Espainian 300 bat alergologok artatutako 5000 paziente ingururi buruzko informazioa biltzen du.
Nazioei dagokienez honela banatzen dira: alergikoen % 42,9a iberoamerikarrak dira, %37,8ak jatorri kaukasiarra dauka, % 7a magrebtarrak dira eta % 2,7a asiarrak
|