Immunitas Vera, Asociació d'Al-lèrgics Alimentaris i al Látex de Catalunya, elkarteak badu web orrialde berria


Immunitas Vera, Asociació d'Al-lèrgics Alimentaris i al Làtex de Catalunya, elkarteak bere web orrialde berria aurkeztu du. Oinarrizko tresna du weba, bere helburu nagusiak, hots, elkarlaguntza eta zabalkundea,  erdiestearren. Katalanez zein gaztelaniaz idatzizko sarbideak dituen web berriko edukiei esker, alergiak dakartzan oztopoei aurre egingo diete erabiltzaileek lehenengo egunetik.

Web orrialdearen sortzaile den Montse Ariñok adierazi du lehenagoko web orrialdea baino askoz aurreratuagoa dela honako hau, zerrendatuak, errezetak eta abar baititu, hots, agiritxoak, behar-beharrezkoak guztiak familien eguneroko bizitzarako, eta gainera, zuzenean behera kargatu ahal izango dira. Halaber, berri-talde irekia bezain eskuragarria du webak. Hainbat agiri eta gaztelaniazko itzulpen falta bada ere, oso orrialde gomendagarria da. Bisitatzera animatzen zaituztegu.

www.immunitasvera.org