Elikadurengatiko alergiak ohikoenak haurren gaixotasun alergikoen artean

“Alergia pediatrikoen kasuetan oso zaila da prebentzioari buruz hitz egitea, ingurugiro faktoreak alergia koadroen garapenean gero eta paper erabakigarriagoa jokatzen badute ere, jatorri genetikoa ere erabakigarria baita” AEPtik adierazten den bezala.

Erredakzioa, Madril (07-03-06).- Adituak ados daude ingurugiro faktoreek jasan duten hainbesteko eraldaketak alergia pediatriko kasuen areagotze handia ekarri duela esatean. Bartzelonako Ospitale Klinikoko - San Juan de Dios Ospitaleko Immunologia eta Alergia Pediatriko Zerbitzuko pediatra eta Espainiako Pediatria Elkarteko (AEP) Elikadura Batzordeko kide den Anunciación Martín Mateos Irakaslearen esanetan, “elikagai motak, hiri handietako bizitzak, kutsadurak eta infekzio biral goiztiarrek haurren alergia kasuen areagotzea faboratzen dute”. Izan ere – gaineratzen du adituak- biztanleria dentsitate altua daukaten hiri industrialetan alergia kasuen tasa nekazaritzako inguruetan dagoena baino askoz handiagoa da.

Prebalentzia zifrak zonaldearen arabera ezberdinak badira ere, jakina da areagotzea bai elikaduragatiko alergian bai arnasbideetako alergian (asma eta errinitisa) gertatu dela. Horrela, behi-esneagatiko alergia %1,5 eta %2,5a bitarteraino hazi den bitartean alergiak eragindako haur asma %10 inguruan dabil. Zentzu honetan klima faktoreek ere eragiten dute, prebalentzia hauen menpe dago eta. “Akaroek haurrei eragindako asma alergiko koadroak sarriagoak dira klima epela eta biztanleria dentsitate altua daukaten mediterraneoko zonatan, mutur-klima daukaten nekazal inguruetan baino”.

Haurrek jasaten dituzten gaixotasun alergiko ohikoenak orokorrean lehen bizi urtean agertzen den elikaduragatiko alergia eta “ezkutuan” egoten den eta haurrak 3 edo 4 urte betetzean nabarmenki agertzen den arnasbideetako alergia. Elikaduragatiko alergiaren kausa nagusiak behi-esnea eta arrautzak dira, iragarpen ona dauka eta bi eta lau urte bitarteko adinean desagertu ohi da, nahi eta zenbait kasuetan – fruitu lehorrengatiko edo arrainagatiko alergiak adibidez- bizi osoan jasan daitezke.  Beste alergia arrunt bat dermatitis atopikoa da eta haurren botikengatiko alergia ezohizkoa da.

Bularreko haurren asma edo aurre-joera alergikoa daukaten haurren arrazoi infekzioso birikoa daukan bronkitis disneizantea da, ziur aski, gaixotasun kezkagarriena bai famili eta bai pediatrentzat ere. Kasu hauetan diagnostiko goiztiarra eta tratamendu egokia oinarrizkoak dira gaixotasuna desagertzea lortzeko.

Martín Mateos irakaslearen esanetan “bronkitis disneizante alergikoa daukaten haurren diagnostiko goiztiarra oso garrantzitsua da, honen tratamendua beste jatorri batekoentzat ematen denaren ezberdina baita”. Modu egokian tratatuak izaten badira, alergenoa ongi identifikatua dago, immunoterapia egokia erabiltzen da eta ingurugiro-neurri egokiak aplikatzen dira, sintomak 3 eta 5 urte bitarteko adinean desagertu ahal dira eta haurra sintoma gabe eta arnas funtzio normalarekin helduko da helduarora.

Bestalde, udaberriko hilabeteetan helduen alergia kasuak izugarri igotzen badituzte ere, haurretan hau ez da horrela izaten. Kasu hauetan alergiek ez dute urtaroekin zerikusirik.. “Pediatrian asma edo polenek eragindako errinitis alergikoa helduetan baino ezohizkoagoa da, honen ondorioz haur alergiak urte guztian zehar jasotzen dira”, azaltzen du irakasleak.

Hainbat alergien biktimak

Asma daukan haur batek dermatitis atopikoa edo elikaduragatiko alergia izatea ohikoa da. Zenbait alergenok proteina berdinak dauzkate eta. Ikuspuntu filogenetikotik adibidez, etxeko akaro eta ganbak espezie berekoak dira, hori dela eta zenbait haurrek biei diete alergia.

Zenbait deskribatutako sindrome daude, zeintzuetan alergia gurutzatuaz hitz egiten da, hauen artean adibidez latex-fruta sindromea.  “Latexagatiko alergia daukaten haurrak zenbait frutagatiko alergia ere badaukate (hauen artean adibidez platanoagatikoa, kiwiagatikoa edota gaztainagatikoa). Fruitu hauek ematen dituen zuhaitzak erlazioa botanikoa dauka latexa ematen duen zuhaitzarekin. Bestalde, elikaduragatiko alergia anitz daukaten haurrak daude, hau da, elikagai anitzi alergia diete.

Immunoterapia

Immunoterapia da haur alergikoaren sistema immunitarioaren erantzuna aldatzea lortzen duen tratamendu bakarra. Horrela, haurrak besteek ongi toleratzen duten alergenoa toleratuko du.

Asma edo errinitis alergikoaren sintomatologia agertzen bada, alergenoa identifikatu bada eta tratamendua ongi aplikatu bada, immunoterapia aholkatuko da.

Alergia pediatrikoen kasuetan zaila da prebentzioari buruz hitz egitea. Ingurugiro faktoreak alergia koadroen garapenean gero eta paper erabakigarriagoa jokatzen badute ere, jatorri genetikoa ere erabakigarria da. Ama batek alergia aktibo bat duenean honen umeak mota honetako patologiaren bat jasateko aukerak izatea saihestezina da. Hala eta guztiz ere, umea senitarteko genetika alergiko batekin jaio dela jakiten bada amagandiko edoskitzea eta beste zenbait ingurugiroari lotutako neurriak gomendatzen dira.

Amagandiko edoskitzeak umearentzat oso babes immunologiko garrantzitsua sortzen du, AEPtik gogorarazten diguten bezala.

Amaren esneak amak berak jasan dituen infekzio nagusiei aurre egiteko sortu dituen antigorputzak dauzka. Hauek umeari transmititzen zaizkio eta horrela, haurra infekzio hauen aurka babesten dute. Horrela “umea babestuta dago eta alergiaren garapena berandutzea lortu dugu” azpimarratu du adituak. Umeak behi-esneagatiko alergia garatu balu, amagandiko edoskitzeak irauten duen bitarteak amak ez du behi-esnerik edan behar, umeari bere esnearen bitartez behi-esnearen proteinak pasatzea saihesteko.