Asma, “gure garaiko benetako epidemia”.

Granadan egin zen Nuevos caminos en el tratamiento del Asma bilera dela eta, Azprensa egunkariak Francisco González-Vargas doktorea elkarrizketatu du.  González-Vargas doktorea Granadako Virgen de las Nieves Ospitaleko Neumologiako Kanpo-kontsultetako Atalburua da, eta arlo honetako berrikuntza guztiak azaldu dizkigu.
Madril, 2007ko urriaren 2a (azprensa) Nuevos caminos en el tratamiento del Asma bileran hitz egin denetik zer nabarmenduko genuke? Gure herrialdean asma duten pazienteak zaintzen dituzten espezialista kopuru handia egon da. Bilera honetan asma tratatzeko estrategia berri bat sakontasunez eztabaidatu da, SMART (Symbicort Maintenance and Reliever Therapy) terapia hain zuzen ere. Terapia honek asma duten paziente askori lagun diezaieke, euren bizitzari egonkortasuna emanez, eta exazerbazio eta okerragotze arriskua murriztuz.  Pertsona hauek gehien beldurtzen dituzten arloak dira, eta euren bizitza arriskuan jar dezaketenak. Zein garrantzi dauka Symbicort  SMART terapian-ek asmaren tratamenduan? Zergatik esaten da terapia hau "iraultza dela asma tratatzeko orduan*? Asma eritasun konplexua da eta era desberdinetan agertzen da. Orain arte asma tratatzeko hainbat botika erabili behar ziren, eta asma zuen pazienteak gutxienez 2 inhalagailu eduki behar zituen. Halaber, inhalagailuak aldatu behar zituen bere kontrol zenbakia moldatzen zenean.  SMART terapia estrategia terapeutikoa da, inhalagailu bakar baten erabileran oinarritua.  Aipatu inhalagailua Symbicort deitzen da eta antiinflamatorio bat (budesonida) eta bronkodilatadore bat (formoterol) konbinatzen ditu. Daukan akzio-bide bereziagatik erregularki erabil daiteke asma eritasuna kontrolatzeko eta baita arintzeko botika gisa ere, pazienteak asma sintomengatik behar duenean. Erabiltzeko modu honek, egindako saiakuntza klinikoetan erakutsi du asma dutenen kontrola eta bizi-kalitatea hobetzen duela, eta gainera nabarmen murrizten dituela okerragotze eta asma krisiak. Zein kasutan erabil daiteke Symbicort-aren pauta posologiko berri hau?  SMART pautako Siymbicort-a gaur egun asma etengabea duten pazienteek, inhalazio bidez hartutako kortikoide dosi txikiekin kontrol ona lortzen ez dutenek erabil dezakete; hau da, asma ertain eta larria duten paziente gehienek. Aipatu dugun paziente motak osatzen du espezialistarengana jotzen duen populazio asmatikoaren gehiengoa. Beraiek dira etxe-medikuari kontrolatu gabeko sintomei buruz edo asmaren exazerbazioei buruz sarritan kontsulta egiten diotenak.  Zeintzuk dira pazientearentzat eta medikuarentzat onura nagusienak terapia hau erabiliz gero? SMART terapia hobeto egokitzen zaie pazienteen lehentasunei; mantenu tratamendua har dezakete eta gero inhalazioak sintomen arabera hartu. Gainera euren kabuz doi dezakete, medikuarengana joan gabe. Medikuentzat ere baditu abaintailak: botika bakarra erabiliko da, beraz, heziketa lanak sinplifikatu egiten dira eta denbora aurrezten da. Dauzkagun datuekin SMART terapia tratamendu klasikoak baino eraginkorragoa dela pentsatzea arrazoizkoa da. Zein da asmak Andaluzian duen prebalentzia? Eta Granadan? Espainiako gainerako lurraldeetan bezala, eta herrialde industrializatuetan oro har, asmaren prebalentzia handia da, helduengan %5ean estima daiteke, eta are handiagoa da haurrengan. Andaluziari dagokionez ez dago alde handirik asmaren frekuentziari dagokionean, baina bai alergien prebalentziari dagokionean, desberdina da itsasaldeko edo barrualdeko klima duten probintzietan. Akaroak prebalenteagoak dira itsasaldean eta polenak, olibondoen polenari sentikor izateagatik sortutako udako alergia bereziki, barrualdean. Zein modutan eragiten du klimak eritasunaren intzidentzian? Klimak eremu geografiko bakoitzean zein alergia mota nagusitzen diren zehazten du. Hautsaren akaroak eta lizunen esporak asma kausa nagusiena dira leku hezeetan eta itsasaldeko herrietan. Polenak barrualdekoak dira. Ekaitz elektrikoekin batera asma krisiak ematen direla, eta udan polenari alergia izateagatik Larrialdi Zerbitzuetara doazenen kopurua handitzen dela ezaguna da. Neguan ere, birusak sortutako arnas infekzioak ugariagoak izan ohi dira eta exazerbazio asmatikoak handitu egiten dira.  Besterik gehitu nahi al duzu? Azken urteetan asma intzidentziaren gorakada nabarmena egon da, eta ez dira kausa zehatzak ezagutzen. Nagusiki herrialde industrializatuetan gertatu da, Espainia kasu. Zorionez, asmagatik heriotzak murriztu egin dira eritasuna kontrolatzeko botika oso eraginkorrak baitauzkagu. Gaur egun kontrol ona lor daiteke, asma duten pazienteak "asma gabe" bizi daitezke kasu gehienetan. SMART terapia botika ezagunak eta seguruak erabiltzeko modu berria da. Planteamendu original baten emaitza da, ikerketa zabala egin da eta nire ustez, aurrerapen handia eskaintze du, asma duten pazienteak artatu behar dituzten mediku praktikoentzat oso onuragarria izan daitekeena. Beharrezkoa da asma tratatzen duten profesionalen formazioa hobetzea eta iritzi publikoa  eritasunaren garrantziaz sentsibilizatzea, gure garaiko benetako epidemia baita.

*Peter Barnes. European Respiratory Journal    

Iturria: http://www.azprensa.com/noticias_ext.php?idreg=32294