|
Anisakisari buruzko informazioa daukan web-orria erabiltzaileen esku
Andaluziako Juntak sortutako www.juntadeandalucia.com web-orrian erabiltzaileak anisakisari buruzko informazioa eta hau saihesteko informazioa eskuratu ahal du. Arraina izoztu edo egosteko metodo ezberdinak eta Osasun Ministerioak hartutako neurrien zergatia azaltzen dira bertan.
Bizi-ziklo konplexua duen parasitoa da, eta gizakiari bere larba fasean baino ezin dio erasan, itsas arrain eta ugaztunen bitartez. Anisakisak hiru eta bost zentimetro arteko tamaina izan dezake. Hau dela eta kiste edo larba bezala begi-bistakoa da, eta prestatu aurretik igarria izan daiteke.
Ondorioak, orokorrean, ez dira larriak. Eragiten dituen zuzeneko sintomen artean sabel-min bizia, goragalea, gonbitoak eta beherakoa daude. Zeharkako sintomen artean alergiak, eta azalean, digestio aparatuan eta arnas aparatuan eraginkako ondorioak daude. Hala eta guztiz ere eta datuen arabera, noizean behin baino ez da gertatzen.
Prebentzio neurriei dagokienez, Osasun Ministerioak dio arraina egoera onean egon behar duela, hobe dela arraina errai gabe erostea, eta saihestu behar dela arrain hau ur-kutxatan edo izotzetan saltzea.
Arrainari erraiak lehenbailehen kentzea gomendatzen da. Baita hau gutxienez 24 orduz 20 gradu zero azpitiko tenperaturan izoztea ere, bereziki arraina gordinik, eskabetxean edo gazituta jaten bada.
|
|
|