|
Espainiako haurren elikaduragatiko alergiak bikoiztu egin dira 15 urtetan
06/05/25 CanalSur telebistako albistegian Nutrizio Pediatrikoko Espainiako Elkarteak aditzera eman du gaur datua, hain zuzen ere, Sevillako hamairugarren Biltzarrean. Espezialisten arabera, baliteke infekzio-gutxitzea izatea alergia-handitzearen kausa. Esne-, arrautza-, arrain-, fruitu lehor-, haragi-, lekale- edo fruta-alergiak: gero eta haur gehiagoren gorputzek dute kontrako ondorioa elikagai hauek jaten dituztenean. Espezialistek uste dute, honako kausa hauengatik egon daitekeela alergia gehiago: hobeto diagnostikatzen da; elikagaiei gero eta gehigarri gehiago eransten zaie, eta produktu natural gutxiago eta kontserbatzaile gehiago jaten dira. Badago, ordea, beste azalpen bat, gero eta jarraitzaile gehiago duena: jaiotzetik, asepsia handiagoa dago gaur egun; txertoen edota antibiotikoen eraginez, gorputzaren babes-mekanismoek gero eta infekzio gutxiagoren kontra egin behar izaten dute.
|
|
|
|