[ euskara ] [ castellano ]
Nortzuk Gara |  Alergia |  Elkartu gurekin |  Errezetak |  Berriak |  Dokumentoak |  Irudiak |  Estekak |  Berri taldea |  Harremana


 Berriak
 Jarduerak

Jarduerak

Esker onak Euskadiko Kutxari.

Euskadiko Kutxako Gizarte-Kontseiluak 3000€tako dirulaguntza bat eman digu gure helburu orokorren garapenean laguntzeko.

Hemendik gure esker ona zabaldu nahi diegu.

ELIKALTE eta IMMUNITAS VERAren eguneratze berria

Gabonak direla eta Elikalte eta Immunitas Verak elikagaiei eta latexari alergia diotenei zuzendutako informazio txostenaren eguneratze berria argitaratu dute.

Garai honetan hain tipikoak diren gozo eta produktuen inguruan lan egin dugu batez ere, eta hain zabala da lortu dugun informazioa non txosten gisa argitaratzea erabaki dugun, erabilerrazagoa eta trinkoagoa izan dadin.

Bazkideren batek oraindik jaso ez badu (urteko garai honetan posta zerbitzua motelagoa izaten da) ohiko baliabideen bitartez eska dezakezue ale bat.

ELIKALTEren argitaratze proiektu berria.

ELIKALTEk argitaratze-abentura berriari ekin dio Alergia.info aldizkariaren argitaratzeaz. Izan dugun eboluzioaren eta hazkundearen emaitza da. Momentu honetan, esperientzia eta baliabide zabalagoei esker, gure bazkideei kalitate hobea eta formatu erakargarriagoa duen informazioa eskaini ahal diegu.

Alergia.info Immunitas Verak argitaratzen duen txostenaren bertsioa da, ELIKALTErentzat idatzia.  Gure elkarte anaituak gurekin zenbait artikulu partekatzen ditu, eta maketazioaz arduratzen da. Bereziki ELIKALTEko bazkideei interesatzen zaizkien artikuluak idazten ditugu, eta Immunitas Verarekin partekatzen ditugun informazio eta elkarrizketak bilatzen ditugu.

Azken batean bi elkarteak osatzen dituzten pertsonen zerbitzurako aurrera eramaten duten elkarlanaren zati bat da.  

Lehen alea pasa den abenduan argitaratua izan zen eta bertan honako hauek aurki ditzakegu: gabonetako errezetak , Eusko Jaurlaritzak eskolei bidali dien osasun-arazoak dituzten haurren inguruko zirkularrari buruzko informazioa, alergologo bati eginiko elkarrizketa, alaba alergiko bat duen familia bati eginiko elkarrizketa eta gehigarriei buruzko berezi bat.   Azkenik, “tió”aren tradizioari buruzko kontakizun bat dakar, Kataluniako argitalpenak ostera Olentzerori buruzko ipuin bat argitaratzen du.

Badakizue, lehen alea irakurri ostean zuen kritiken eta ekarpenen zain gaude, bigarren alea hobea izan dadin.

Eskola jantokian elikagaiekiko alergia maneiatzeko gida basiko berria.

ELIKALTEk eskola jantokietan janaria prestatzen (edo catering zerbitzu batek prestatzen badu janari hau berotzen) edota mahaiak zerbitzatzen lan egiten dutenek ezagutu behar dituzten aholku eta argibide basikoak laburbildu ditu gida labur batean.

Guztiok etxean jarraitzen ditugun instrukzio samurrak dira, eta ohizko prozedura bihurtzen baditugu efektu handiagoa izango dute.

Bazkideek posta, posta elektroniko edo telefono bitartez eskatu ahal duzue.

Euskadiko Kutxak dirulaguntza bat eman digu.

Elkartearen mantentzean eta gure ekintzen garapenean burutu duten ekarpena eta ELIKALTE osatzen dugun guztion esker ona aditzera eman nahi ditugu. 

1 Haurren elikaduragatiko alergiak: diagnostikotik onartu eta kontrolatzera.

Especialmente destinada a las familias con hijos /as pequeños.

Eguna: maitzaren 10a
Ordua: 18.00 - 19.30
Tokia: Yhon Jauregia, garai bateko Burtsa-eraikina
Pilota kalea 10, Zazpi Kaleak, Bilbo




Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren diru-laguntzaz egindako web orria | lege oharra