|
MOKak paziente-elkarteekin bateratutako jarduera-linea bat ezarriko du.
Mediku Organizazio Kolegialak (MOK) pasa den larunbatean ospatu zuen osoko bilkuran paziente-elkarteekin bateratutako jarduera-linea bat ezartzea onartu du. Horrela, errekurtsoak optimizatu eta pazienteak eta medikuak bateratzen dituen helburu bat lortu nahi da: Osasuna hobetzea. Jarduera-linea hau Probintzia Elkargoetara eta Kontseilu Autonomikoetara luzatuko da. Hau adierazi dio El Médico Interactivori instituzioaren lehendakariorde den Jesús Aguirrek.
Osoko bilkura honetan idazkariorde den Francisco Toquerok mediku eta pazienteen arteko erlazioaren inguruan diharduten txalotze handia jaso zuten bi dokumentu aurkeztu zituen. Hori dela eta ekitaldi honetan, konkretuki datorren udaberritik aurrera , paziente eta medikuen arteko foro eta lanaldi espezifikoak bultzatuko dira.
Aguirrek esan digun bezala “osoko bilkuran argi gelditu da pazienteak direla medikuen zergatia eta elkarrekin lan egin behar dugu helburu berdinak dauzkagu eta”. Eta MOKaz gain Probintzia Elkargo eta Kontseilu Autonomikoek ere paziente-elkarteekin bateratutako lan estrategia bat ezarriko dute, “espainiar Osasun publiko nahiz pribatuaren alde errekurtsoak optimizatzeko neurri argia”.
Zentzu honetan MOKaren lehendakariordeak aitortu du “konpondu gabe geneukan eta orain helduko diogun arazoa da” eta paziente-elkarteak “bateraturako lan estrategia honen ezarpenarekin oso pozik daudela” ere esan du.
Iturria: AZprensa
|
|
|