|
Jarraibide berriak, osasun-profesionalek esneagatiko alergiari buruz nahasketarik izan ez dezaten
PARIS, September 21 /PRNewswire/ -- Nazioarteko lantalde bat elkartu da gaur Parisen, behi-esnearen proteinengatiko alergia (CMPA) umeengan diagnostikatu eta tratatzeko jarraibide berriak ezartzeko. Nazioarteko ikerketa baten emaitzak ezagutzera eman ditu lantaldeak 1: osasun-profesionalen % 72k nahasten ditu esneagatiko alergiaren sintomak bestelako gaixotasunekin. Inkestaren arabera, nahasketaren ondorioz, beranduago diagnostikatzen dira alergiak eta CMPAdun umeen gurasoen % 70engan larritasun- eta erruduntasun-sentsazioa sortzen da.
500etik gora osasun-profesionalei (lehen mailako arretako sendagileak, pediatrak eta erizainak) galdetu ondoren, profesionalon % 85ek CMPAri buruzko informazio gehiago izan nahi du, eta haietatik laurdena (% 23) ez dago pozik egun diagnostikatzeko dauden tresnekin. Inkestatu direnen % 66k hilero esne-alergiadun batetik hirura arteko kasu ikusten dutenez, jarraibideari jarraitzea lehentasunezkoa da alergia-mota hau duten haurrak azkar eta zuzen diagnostika daitezen eta behar bezala tratatu daitezen.
Behi-esnea da haurtxoen eta umeen 2 elikaduragatiko-alergiaren arrazoirik ohikoena, gutxienez, umeen % 2-3ri erasaten diona 3. Hala eta guztiz ere, CMPAren sintomak, hala nola, negelak, arnasketa zaratatsua, gorakoak eta beherakoa, umeen % 15engan gerta daitezke. 4
Beste alde batetik, gaixotasunak itzelezko eragina izan dezake umeengan eta euren familiengan. Ikerketari ekiteko 5, 1.000 gurasoei egin zitzaien inkesta eta haietatik % 82k erantzun zuen CMPAk lo-arazoak ekarri zizkiela seme-alaboi eta hamarretik lauk (% 38) bere bikotekidearekin ika-mika ibili zirela erantzun zuten. Are kezkagarriagoak dira oraindik, gaixotasunak seme-alabarengan dituen eraginak, gurasoen ustez: gurasoen erdiak (% 49) erantzun zuen alergiaren ondorioz umea ez zela behar bezala koskortu. Oro har, inkestatutakoen ia bi herenen ustez, etxekoen bizitzarengan nolabaiteko eragina izan du alergiak.
Christophe Dupont irakasleak, Pariseko bilerako presidentekideak, zera esan zuen: "Osasun-profesionalek ez dute CMPA diagnostikatzeko kalitatezko tresnarik eskuratzerik izan, eta horregatik, agian, profesional asko nahasi eginda dago gaixotasunari dagokionez . Jarraibide berriek premia beteko dute. Sintomak dituzten umeengan gaixotasuna goiz antzematea da lehentasuna, dagozkion probak egiteko eta behar bezala tratatzeko."
Jarraibide osoak, bi protokolotan aurkeztuta, bata titia hartzen duten haurtxoentzat eta bestea, biberoia hartzen duten haurtxoentzat, diagnostiko- eta tratamendu-prozesua xehatzen duen agiriarekin batera, aldizkari espezializatu batean argitaratuko dira 2007an.
Lantaldea "Act Against Allergy" ("Jardun alergiaren kontra") izeneko kanpainaren buru da. Kanpainaren barruan, gizartea arazoaz jabetzeko ekintza-multzoa dago, baita osasun-profesionalei eta gurasoei CMPA tratatzerakoan lagungarri gerta dakizkien hezkuntza-materialak ere. Jarraibideoz gain, tresnek web gune berria barne hartzen dute, osasun-profesionalentzat, CMPAdun umeen gurasoentzat eta komunikabideentzat: www.actagainstallergy.com
Idazlarientzako oharrak
SHS Internationalen hezkuntza-bekaren babesletza du Act Against Allergyk.
1 Telephone survey among 505 healthcare professionals. KRC Research, November 2005 2 Niggemann B et al. Prospective, controlled, multi-center study on the effect of an amino acid based formula in infants with cow's milk allergy/intolerance and atopic dermatitis. Pediatr Allergy Immunol. 2001;12:78-82. 3 Sicherer SH. Review: Food Allergy. Lancet. 2002;360:701-710. 4 Host A. Cow's milk protein allergy and intolerance in infancy. Pediatr Allergy Immunol. 1994;5:1-36. 5 Telephone survey among 1000 parents of children aged 0-3 years. KRC Research, November 2005
|
|
|