Zergatik elkartu gurekin Bi helburu nagusi ditu elkarteak: elkartekideen bizi-kalitatea hobetzea eta problematika zabaltzea, alergiadunen eskubideak aitor daitezen eta erabat gizarteratu, eskolaratu zein laneratu daitezen. |  | Hauek dira elkarteko xedeak, Estatutuetan jasotzen direnak: 1. Alergiadun umeei eta euren senideei prestakuntza, osasun-hezkuntza eta norbere zaintzako gaitasuna ematea. 2. Alergiadunen edota euren senideen artean elkartegintza sustatzea, elkartekideen interesak hobeto aldezteko. 3. Medikuekin eta mediku espezialistekin harremanak izatea eta koordinatzea, alergia hobeto prebenitu eta kontrolatzearren. 4. Alergiari buruzko berariazko ezagutza sustatzea, baita prebentzio- eta kontrol-baliabideak ere, unean uneko bide egokienen bitartez. 5. Alergia-arloko ikerketarekiko interesa, motibazioa eta gizarte-presioa sustatzea. 6. Alergiadunei laguntzea, baita ume alergikoen gurasoei eta senideei ere, argibideak ata aholkuak emanez. 7. Gaixotasunaren ondorioz sor daitezkeen gizarte-, familia- eta hezkuntza-arazoak konpontzen laguntzea. 8. Merkataritza-firmekin, belar-dendekin eta dietetika-zentroekin harremanak izatea elikagai-zerrenda egiteko, alergiadunak bere gorputzarentzat kaltegarriak ez diren produktuak bermez jan ditzan, eta produktuon saltokiak bermatzeko. | Elkartzean, honako abantaila hauek lortzen ditugu: Banakako abantaila: - Berehalako abantaila: argibide zehatzak eta fidagarriak eskuratzen dira (ahalegina txikiagoa da, guztion artean egiten baitugu)
- Eritasunak hainbat arlotan, esaterako, eskolatzean, hezkuntzan edo gizarte-harremanetan, sorrarazten dituen berehalako arazoak konpontzeko konponbideak proposatzen dira.
- Esperientzia partekatzen da: guztiok jarritako ezagutzari eta konponbideei esker, elkartekide berriek esperientziadun pertsonen esperientzia optimizatzen dute eta alergiadun berrien bizi-kalitatea hobetu egiten da.
|  | Taldeko abantaila: - Alergiadunen interesen alde jokatzeko zenbat eta elkartekide gehiago egon, orduan eta oihartzun eta presio handiagoa izango dugu gizartean.
- Alergiadun guztiok, gure arazoei jaramon egiteko gaitasun handiago horri onura aterako diogu. Guztion lana dela uste dugu gainera.
|  | Alergiaduna izateagatik laguntzarik behar baduzu, edo lagundu nahi badiguzu, elkartu gurekin, eta ahaleginak batuko ditugu erasana jakinarazteko. Elkartzean hartzen duzun konpromisoa hau da Urteko kuota ordaintzea da betekizun bakarra, eskertzekoa bada ere elkarteko lanari laguntzea, norberarentzat errazagoa den eran: - Eskuratzen duzun informazioa bidaltzen, gainerako elkartekideekin partekatzeko. - Batzarretara joaten. - Nork bere trebetasun zein gaitasun pertsonalak eta profesionalak jartzen, ahal duen neurrian. Nola elkartu gurekin Jardunbidea Izena emateko eskabidea | |