Zer da Alergia ? Alergia aspaldiko terminoa da, zein prozesu eta gaixotasun ezberdinak biltzeko erabiltzen baita, hauen iturria gure defentsa-sistema propioaren erreakzio anormal bat izatea ezaugarri komuna izanik. Horrela, erreakzio alergikoa sistema immunologikoaren alferrikako defenditzeko saiakera da, zein jasaten duen gizabanakoarentzako anormala, gehiegizkoa eta kaltegarria baita, eta hau batez ere bere genetan joera zehatz bat duten pertsonengan gertatzen da, zeini atopikoak deitzen baitiegu. Ez da ondo ezagutzen zenbait gizabanako atopikoek polen, akaro, animalien epitelio, elikagai, medikamentu ala industria-produktuak bezalako substantzien (antigenoak ala alergenoak) aurrean bereziki alergia zergatik garatzen duten. Kasu askotan bizitzaren une kritiko zehatzetan substantzia hauetako batzuekin ala besteekin harremana izatearekin lotuta egon ahal da. Edozein kasutan, alergikoak modu anormalean defenditzen dira —azken batean, parasito arriskutsuak balira bezala—, besteentzako kaltegarriak ez diren substantzien aurka. PHorretarako, globulu zuri mota bati (basofiloak) eta zelula berezi batzuei (mastozitoak) itsatsitako antigorputza (inmunoglobulina E ala IgE) erabiltzen dute zein organismoaren muki-mintz (bronkioak, hestea, etab.) guztietan baitaude. Zelula berezi hauek, alergenoek bere muki-mintzean itsatsitako IgE-rekin “talka egiten dutenean”, hautsi eta alergia-sintomak eragiten dituzten substantzia kimikoak (histamina ala leukotrienoak adibidez) askatzeko gai dira. Alergiak ohikoak al dira? Erabat garbi ez dauden arrazoiengatik, alergia oso ohikoa da, eta ziur aski, bere maiztasuna gorantz doa mundu osoan zehar. Populazio orokorraren ia % 25ak jatorri alergikoa duten gaixotasunak jasaten ditu, bronkioetako asma, errinitis ala konjuntibitis alergikoa, urtikaria zorrotz eta kronikoa, angioedema (betazal, ezpain eta laringeko urtikariaren baliokidea), intsektuen pozoiekiko erreakzio zorrotzak, medikamentuekiko erreakzio alergikoak, eta anafilaxia (talka alergiko orokor larria). Bereziki arazo larria da (batez ere, haurtzaroan) elikadura-alergiena, zein beste atal batean tratatuko baitugu. Zer dira alergiaren sintomak? Gaixotasun alergikorik ohikoena errinokonjuntibitis alergikoa da, zeinek mundu osoko bost pertsonetatik bati eragiten baitio. Maiz bronkiotako asma bezalako beste hainbat arnasa-alergiekin lotzen da. Alergiaren sintomak pertsona bakoitzean eragiten ari den gaixotasunaren araberakoa da: - Konjuntibitis begietako hazkura, negar-jarioa, konjuntibaren kolore gorrixka, begietako hondar-xehe sentsazioa…
- Errinitis: sudurreko hazkura, distilazio urtsua, doministiku jarraituak, sudur-buxadura…
- Asma: espektorazioa duen ala gabeko eztula, bular-txistuak, arnasa hartzeko zailtasunak…
- Urtikaria: Azaleko azkura, beltzuneak ala haboiak…
- Angioedema: Betazalak, ezpainak ala gorputz-adarrak desitxuratzen dituen handitua. Laringea eragin ahal du, horrela, asfixia-arriskuagatik urgentzia medikua izanik (glotis-edema).
- Anafilaxia: Hainbat intsektu, medikamentu eta elikagaiek aurreko sintoma guztien nahasketa litzatekeen talka alergiko orokorra eragin dezakete eta hau ere mediku-urgentzia da: gaixoak konortea galdu ahal du, baita bihotza geratzeagatik nahiz glotisa handitzeak eraginiko asfixiagatik hil ere.
Zein substantziek eragiten dituzte alergiak? Arnasa-alergia eragiten duten alergenorik garrantzitsuenak landare-polenak, etxeko akaroak (gure etxetako koltxoi, sofa eta moketetan dauden artropodo oso txiki horiek) , etxe-animalien (katuak, txakurrak, karraskariak, zaldiak...) epitelio eta zahi hala nola lanbide- nahiz industria-eremu zehatz batzuetan (okintza, ile-apainketa, zurgintza, industria kimikoak, etab.) erabilitako hainbat produktu dira. Mundu osoan zehar alergia ekoizten duten polenik garrantzitsuenak gramineak –belar komuna- dira. Espainian horiez gainera oso garrantzitsuak dira olibondo-polena eta horma-belarrarena. Landare alergeniko gehienek udaberrian polinizatzen dute. Hainbat intsektu-ziztada (erle eta liztorrak bezalako himenopteroenak, bereziki) talka anafilaktiko oso larrien eragileak izan ahal dira. Elikadura-alergiek aho, eztarri eta belarritako azkuraren (“aho-alergiaren sindromea”) sintoma arinetatik digestio- (diarrea, goitigaleak), azal- (urtikaria, angioedema), arnasa- (errinitis, asma) ala sintoma orokorretaraino (hipotentsio eta talka anafilaktikoa) eragin ahal dituzte. Nola diagnostikatzen da alergia? Alergia-sintomak dituzten pertsonek Alergologian aditua den mediku ala pediatra batengana joan behar lukete, zein susmoa historia kliniko, azaleko proba (prick-test), odoleko analisi berezi (IgE berezi ala RAST zehaztea) eta hainbat kasutan, laborategiko beste proba batzuekin egiaztatzen saiatuko baita. Elikagai nahi medikamentuekiko alergia susmoa dagoen kasu askotan, batzuetan beharrezkoa da kontrolaturiko sorrarazte-probak burutzea. Elikaldura alergia Alergenoa elikagai bat denean gertatzen da, zeinekin buruturiko kontaktu, irenste ala arnasteak alergia-sintomak eragiten baititu. Ohiko arazoa da (populazio osoaren batez besteko % 5a), batez ere haurrengan. Haurren portzentaje handi batek alergikoak ez diren elikagaiekiko intolerantziako erreakzio ezberdinak jasaten ditu (ad.: buruko minak ala tripakoak esnea nahiz beste hainbat elikagaiekin, etab.). Intolerantzia hau elikagaiekiko benetako alergiatik bereizteko, eskuarki beharrezkoa da plazeboarekin kontrolaturiko itsu bikoitz eran eginiko probokazioa deiturikoa bezalako metodo drastikoak ezartzea. Zein elikalgaiek eragin dezakete alergia? Abere- eta landare-elikagai kopuru handi batek alergia eragin ahal dute (ikusi taula), nahiz eta ohikoenak ondorengoak izan, zein adinetan azaltzen denaren arabera : Urtebete bete aurretik, behi-esnea eta arrautza. Urtebetetik 2 urtetara: arrainak 2 urtetik gorakoentzako: Frutak, lekaleak, soja, zerealak, fruitu lehorrak, etab Elikadura-eragin handiena bizitzaren lehenengo eta bigarren urteen artean gertatzen da. Esnea eta arrautzarekiko alergia (adin horietako ohikoenak) % 85ean fenomeno iragankorra da eta haurrek azkenean toleratu egiten dituzte, batez ere 3 urteko adinetik aurrera. Sentiberatasun-kliniko honen galtzea arrainak, lekaleak nahiz fruitu lehorrak bezalako beste hainbat elikagaiekin ere gertatzen da, baina modu bakan eta aldakorragoan. Batzuetan elikadura-alergia bizitza guztirako da. Haur eta helduengan alergia eragin ahal duten elikagaiak - Esnekiak: (vaca, oveja, cabra)
- Arrautzak eta hauek barne dituzten produktuak
- Arrainak:
- Orden gadiformea: bakailaoa, legatza, bisigua, paneka
- Orden pleuronektiformea: mihi-arraina, oilarra, halibuta, erreboiloa, platuxa...
- Orden klupeiformea: sardina, bokarta, sardinzarra eta antxoa.
- Orden salmoniformea: izokina, amuarraina.
- Orden pertziformea:
esparidae familia: bisigua, urraburua serranidae familia : lupia escombridae familia : atuna, berdela eta hegaluzea xiphidae familia: ezpata-arraina, lupia, perka - Anisakis simplex: (Arrain eta molusku zefalopodoen parasitoa)
- Krustazeoak:
- Lamelibrankioak (otarraina, zigala, ganba, nekora...)
- Pollizipidoak: (lanperna)
- Moluskuak:
- Lamelibrankioak: (muskuilu, txirla, ostra)
- Zefalopodoak: (txipiroia, txibia, olagarroa)
- Gastropodoak: (barraskiloa)
- Lekaleak: babarruna, dilista, garbantzua, baba, aixkola, soja, kakahuetea, ilarra.
- Frutak:
- Errosazeoak: abrikota, melokotoia, gerezia, arana, marrubia, sagarra, almendra, udarea, irasagarra, nektarina...
- Kukurbitazeoak: meloia, sandia, pepinoa...
- Rutazeoak: limoia, mandarina, laranja, pomelo....
- Musazeoak: platanoa
- Dilinazeo ala aktidinazeoa: kiwia
- Fruitu lehorrak :
- Betulazeoak: hurra
- Fagazeoak: gaztaina, ezkurra...
- Lekadunak kakahuetea...
- Barazkiak:
- Konposatuak: orburua, eskarola, letxuga, endibia, ekilorea, kamamila
- Kruziferoak: azalorea, aza, ziapea
- Liliazeoak: baratxuria, tipula, porrua
- Solanazeioak: patata, piperra, tomatea...
- Unbeliferoak: apioa, perrexila, azenarioa...
- Zerealak:
- Glutenarekin (garia, oloa, zekalea, garagarra): Zeliakia eta alergia
- Glutenik gabe (artoa, arroza, tapioka…): Alergia soilik
- Haragiak: (Txekorra, arkumea, txerria, untxia, hegazti-haragiak…)
- Beste batzuk: Eztia, Erregina-jele...
Behi-esnea. Behi-esnearen proteinekiko alergia (APLV) haurtzaroaren hasieran azaldu izaten da, amaren esnea merkatuko esneengatik (formula egokituak) ordezkatu ala hauekin osatzen hasi bezain laster, zeinek behi-esnearen proteinak baitituzte oinarri bezala. Lehenengo biberoiak haurra sentsibilizatzen du, eta bigarren hartualditik aurrera sintomak azaltzen dira: goitigaleak, diarreak, dermatitis atopikoak, urtikaria, anafilaxia kasu larrietan. Eskuarki, APLV-a iragankorra da eta tolerantzia adinarekin azaldu izaten da. Ez da nahastu behar APLV-a laktosarekiko intolerantziarekin, zein haurtzaroko arazo ezberdin bat baita, honen ezaugarririk nabarmenena diarrea kronikoa izanik . Arrautza. Askotan esne-behiarekiko alergiarekin lotuta. Oilo-arrautzak alergia eragin ahal duten 5 osagai behintzat baditu, gehienak zuringoan. Kasu bereziagotan, arrautzarekiko alergia oilasko-haragi eta lumekiko alergiarekin lotzen da. Hainbat txerto oilasko-enbrioitan fabrikatzen dira, oilaskoarekiko alergia duten hainbat pazienteri alergia-erreakzioak eragin ahal izanik. Arrainak. Arrainekiko alergia oso ohikoa da bai haurrengan eta bai helduengan. Ohikoagoa da arrain zuriekin (oilarra, mihi-arraina, legatza). Arrainarekiko alergia dutenek arrainen frijitze- ala egoste-keak arnasterakoan ere sintomak azaldu izaten dituzte. Era berean, arrainak erreakzio toxiko ala infekziozkoen ohiko iturria izan ohi dira, eta Anisakis simples bezalako parasitoak eduki ahal ditu, honek ere alergia eragin ahal izanik. Itsaskiak. Krustazeo (batez ere) eta moluskuekiko alergia elikadura-alergiarik ohikoenetakoa da. Ganba, otarrainska, karramarro, nekora, zigala, txangurru eta otarrainek, batez ere, erreakzio larriak eragin ahal dituzte. Itsaskiekiko alergia dutenek bere egoste-keak arnasterakoan ere sintomak azaldu izaten dituzte. Fruiti lehorrak . Alergia larria eragin ahal dute. Espainian ohikoena almendra da; Europako iparraldean, hurra; eta Estatu Batuetan, kakahuetea. Kakahuetearekiko alergia dutenek, soja ala ilarra bezalako beste hainbat lekadunekiko alergia izan ahal dute. Gaztainekiko alergia dutenek latex ala goma naturalarekiko ere alergia izan ahal dute. Fruitu lehorrekiko alergia gure ingurunean arrosa-koloreko frutekiko alergiarekin lotu izaten da. Frutak. Alergia gehien eragiten dutenak melokotoia eta honekin loturiko frutak (errosazeoak) dira, abrikotak, gereziak, aranak eta nektarinak barne, baita sagarra ere. Kiwiak ere maiz eragin izatean du alergia. Platanoak eta marrubiek alergia eragin ahal dute, baina baita alergia ez diren antzeko sintomak ere. Kiwi, platano ala ananarekiko alergia dutenek latexarekiko alergia ere izan ahal dute. Lekaleak. Haurrengan elikadura-alergiaren 5. alergia-arrazoia dira. Dilistak eta garbantzuak ohikoenak dira. Eskuarki lekaleekiko alergia helduaroan mantendu egin ohi da. Beste batzuk. Haragiak, barazkiak, eta beste hainbat elikagai nahiz gozagarri (adibidez baratxuria ala ziapea) pertsona askorengan alergia-arrazoiak dira. Aditiboak. Gaur egungo dieta normalean elikagarriak ez diren substantzia ugari jaten dira, zein elikagaiei antioxidatzaile, zapore-indartzaile, koloragarri, kontserbagarri... bezala eransten baitzaizkie. Gehienak osasunari kalterik egiten ez diotenak direla kontsideratzen da, horietako batzuk hainbat pertsonengan intolerantzia-sintomen iturria izan ahal badira ere, adibidez sulfitoak, glutamato monosodikoa ala benzoatoak. | Alergien tratamendua “Alergiaren aurkako” neurriak: Gaur egun oheko arropa hipoalergenikoa, produktu akarizida, aspiragailu bereziak ala polen-iragazkitatik hasi eta hipoalergenikoak diren haur-elikadura, kosmetika eta farmaziako mota guztietako formulaziotaraino existitzen dira. Medikamentuak: Gaixotasunaren arabera, hanturaren aurkakoak, bronkioak zabaltzekoak, ala antihistaminikoak erabiltzen dira, zein alergia duenaren bizitza aste batzuetan aldatzeko gai baitira. Gaur egun erosoagoak, eragin luzekoak diren eta aurkako eragin oso urriak dituzten medikamentuak dauzkagu. Hiposentsibilizazioa (“txertoak”): Alergiaren tratamendurik zaharrenetakoa da. Aldizka alergenoa ematean datza, sistema inmunea modulatzeko saiakera batean alergia-erreakzioa ekidin ala baretzeko. Gaur egun estraktu oso araztuak eskuragarri daude, eta “txertoek” bere adierazpen nahiz mugak hobeto definitu dituzte. Hiposentsibilizatzeko tratamendua bereziki praktikoa gertatzen da himenopteroen pozoiarekiko alergian. Sistema inmunea maneiatzeko modu berriak aztertzen dira alergia-erreakzioa ekidin ala mugatzeko, adibidez IgE “bahitzen” duten antigorputzen erabilera. Elikadura-alergiak: Tratamendua prebentzioan soilik datza: eragiten duten elikagaiekin kontaktu oro ekiditea, alergologoak ala pediatrak aurkakoa esaten ez duten bitartean. Arrisku handia duten haurrengan (alergia duten amen seme-alabak) oso garrantzitsua da amagandiko edoskitzea sei hilabeteko adina izan arte mantentzea, ahal den neurrian elikagai solidoak sartzea atzeratuz, batez ere alergia gehien eragiten dituztenak. Dr. Ignacio Jáuregui Presa - Biografía - | |